Kaixo kuadrila!

‌Gaur gaztetrukearen hirugarren egunean gelditu barik egon gara egunean zehar. Goiz-goiz esnatu gara eta gosaririk onena izan dugu, hain zuzen ere: bikoitza! Horrela lortu ditugu gaurko erronka lortzeko energia guztiak Bulgariako mendi handienetariko batera igotzeko, Rilako parke naturalean. Gainera, bidaia luzea izan dugu autobusean, bertan lotan geratu gara gehienok indarrak berreskuratzeko eta mendizale finak izateko. Horra heltzean, telesillan igo gara abentura hasi ahal izateko. Bidean zehar Bulgariako mendiak ezagutu ditugu eta bertako paisaiaz disfrutatu dugu. Behin goian geundela oinez abiatu gara gailurrerantz, ez da erreza izan, baina merezi izan du Rilako zazpi lakuak ikusteko. Bazkaldu ostean beherantza abiatu gara, hotelerantz. Eta zelako hotela! Hor oso ondo afaldu dugu eta bidaian zehar laguntzen gaituzten Bulgaroei gaztetrukearen kamiseta oparitu diegu.

‌Bukatzeko, guztiak bildu gara hoteleko egongelan. Laster, logelara joango gara hemengo oheaz gozatzeko.

‌Bihar arte lagunok! Ez galdu gure abenturak!

‌Iratxe eta Laura

 

 

 

Aupa kuadrila!

Hoy ha sido nuestro tercer día de gaztetruke y hemos estado todo el día sin parar.

Nos hemos levantado muy pronto y hemos tenido el desayuno más rico: desayuno doble!! Gracias a eso, hemos cogido fuerzas para subir uno de los montes más altos de Bulgaria, que se sitúa en el parque natural de Rila. Para subir hemos tenido un largo camino en bus de 2 horas y media más o menos. Cuando hemos llegado hemos cogido un telesilla, para empezar la aventura.

Mientras estábamos subiendo el monte hemos ido disfrutando de el paisaje.

Una vez arriba, hemos subido a la cima andando, no ha sido fácil pero a merecido la pena ver el paisaje de los siete lagos de Rila. Después de comer nos hemos dirigido al hotel y ¡VAYA HOTEL!

Hemos cenado muy bien en el hotel y además a los guias que nos acompañaban les hemos entregado unas camisetas del gaztetruke.

Finalmente todos nos hemos reunido en la sala de estar del hotel. Nos iremos pronto a la cama ya que hay que aprovechar estas camas.

¡Hasta mañanaaa! ¡No os perdáis nuestras aventuras!

Asel y Aitana