Gabon!

Somos chavales de Sodupe y Balmaseda que hemos viajado a Bulgaria!!!

Hoy ha sido nuestro primer día que ha sido el día del viaje. Nos hemos despertado pronto para coger el primer vuelo que ha salido de Bilbao dirección Múnich, luego en Múnich hemos hecho una escala de tres horas y media. En ese transcurso de tiempo hemos hecho varios juegos. Uno de ellos ha sido preparar los grupos mediante improvisaciones de ellos. Y luego hemos hecho otro juego que consistía en buscar a gente con el destino más cercano y el más lejano y todo ello grabado en video para colaborar. Tras estos juegos era hora de coger nuestro último vuelo del día que salía de Múnich hasta Sofía. Al llegar hemos recogidos las maletas y hemos cogido un autobús dirección a Plovdiv que será la ciudad donde estaremos estos días.

No os perdáis nuestras aventuras, ya que os tendremos informados!

Bihar arte!!

Sara, Ainhoa, Markel eta Eder

 

 

 

 

Kaixo!!

Bulgariatik Balmasedako eta Sodupeko gazte batzuk idazten dizuegu!

Lehenak gara kronika idazten eta hemen egunero gertatzen zaizkigun gauzarik harrigarrienak kontatuko dizkizuegu. Gaur goiz esnatu (10etan esnatzea guretzat goiz esnatzea da) eta aireportura abiatu gara. Bertan guztiok elkartu gara eta lehenengo harremanak izan ditugu. Kamiseta berria eta guzti, talde osoko argazki polit bat atera dugu (baina hori guregatik esaten dugu, monitoreak ez baitira gu bezain polittak...). Ondoren, lehenengo hegazkina hartu eta Munichera abiatu gara, non gure nekea kontuan hartu gabe, proba pare bat egitera behartu gaituzte. Hala ere, aitortu behar dugu joku horiek egiten oso ondo pasatu dugula. Horrela, denbora ziztu bizian pasatu da eta bigarren hegazkina hartzeko ordua heldu zaigu. Bidaia luzeagoa izan da baina erlaxatzeko eta deskantsatzeko aprobetxatu dugu. Izan ere, gauean gure monitore maittiek ez dituzte gure lo-ordu sakratuak errespetatuko. Orain dela ordu erdi bat Sofiara ailegatu gara eta hor Plovdiverako bideari ekin diogu autobusez. Han, jateko zerbait eman digute, oso goxoa bai.    Autobusean jarraitzen dugu, baina ailegatzean egingo dugun gauza bakarra ohera sartu eta lo egiteko geratzen zaizkigun 3-4 ordu horiek aprobetxatzea izango da. Espero dugu biharko eguna produktiboagoa izatea.

Bihar arte lagunak!!!! Informatzen jarraituko dugu!

 

Sara, Ainhoa, Markel eta Eder