Aupa lagunak, gaur gure bigarren eguna izan da etxetik kanpo (lasai ama ondo nabil "oraindik") eta Victor atzo esan zizuen moduan Trakai herrixkako kanpoaldean kokatuta dagoen zurezko etxe batzuetan altxatu gara. Dutxa azkar bat eman eta autobusera abiatu gara herriaren erdialdean gure taldekideekin gosaltzeko. Dena ondo zihoan, baina autobusa agertzean beterik zegoen eta emakume madarikatu bati bakarrik utzi dio busean igotzen. Orduan gure garun lirainek erabili ondoren oinez joatea erabaki dugu. Ordu erdiko ibilaldia izan da, baina azkenik herrira heldu gara eta taldekide berri bat topatu dugu, Maria izenekoa. Hura hemen dago Erasmus bat egiten eta herriko elkarte batean dago murgilduta. Zertxobait gosaldu dugu gure taldekide berriekin (izenak ez ditut gogoratzen, bakarrik bi Ugñė zeudela). Bitartean Vilniusen, Espainiar enbaxadara abiatu da Arkaitz eta gure lagun misteriotsua. Guk bitartean app baten bidez Trakai eta hemengo kultura eta eraikinak ezagutu ditugu, gainera gure ingelera maila oso kaskarra dela ohartu egin gara. Jateko orduan hemengo janari tipikoa aukeratu dugu (gero nire ama denetarik jaten ez dudala esateko...). Arratsaldean, kultur etxean ekintza batzuk egin ditugu boluntarioen munduaz hausnartzen. Afaltzeko pizzeria batera joan gara, oso goxoak zeuden pizzak baina jalapeñoak eta chiliak oso gogorrak izan dira Victor eta niretzako. Lituaniarrak ikaratuta geratu dira jaten dugunarekin, ez dakit oso ondo zergatik baina bueno…

Bukatzeko, erosketak egin ditugu, bizirauteko beharrezko gauza guztiak: zukuak, garagardoa, ura, janaria,... Eta etxeraino dagoen bide luzea oinez egin dugu karga guztiarekin. Orain bungalowetan gaude lasai-lasai eta biharko eguna pasatzeko irrikitan gaude.

Aitor

 

 

 

Aupa colegas!

Hoy ha sido nuestro segundo día fuera de casa (tranquilas madres, estamos sanos y salvos, por lo menos hasta ahora) y como os comentó mi amigo Victor hemos amanecido en un precioso paisaje apartado de la ciudad de Trakai. Nos hemos dado una ducha express y hemos puesto rumbo hacia el centro de la ciudad. Teníamos que coger un bus… pero el cabrón del chofer a parado a por una paisana y nos ha dejado en tierra, incomunicados. Además teníamos al Arkaitz de expedición por la embajada española en Vilnius a hacerle un pasaporte a nuestro compañero secreto que lo perdió en el aeropuerto de Kaunas. Así que hemos tenido que zarpar a pata hasta el centro, media hora de paseo por carreteras lituanas, que aquí la gente se pasa las señales y normas por el forro... Al llegar nos ha atendido una chica rumana que estaba de erasmus que se llama Maria. Nos ha llevado al centro cultural del pueblo y allí hemos conocido a nueva gente lituana, hay una rubia que ha desatado pasiones pero ha roto corazones al decirnos que tenía novio y que tenía 6 años más que nosotros, pero no pasa nada, en el amor no hay edad. Hemos desayunado algo con las nuevas compañías y hemos emprendido una expedición por todo el pueblo para ver el castillo y los monumentos más importantes e interactuar con los habitantes de la ciudad. Al fin y al cabo nos hemos dado cuenta que nuestro nivel de inglés no es tan malo como nos decían las profesoras del instituto ejem ejem. Para comer nos hemos atrevido con un menú típico de aquí con Kibinais y sopa rosa y una bebida típica sin alcohol que no nos ha gustado en exceso. (Para que luego digan las madres que no comemos de todo...). Después de la zampada, hemos hecho algunas actividades para conocernos mejor y saber más sobre su cultura. Después de esto, hemos ido a una pizzeria local, en la que estaba muy bueno todo, pero no os recomiendo que pidáis pizzas con jalapeños y/o chillis por vuestro bien… y el de vuestras partes traseras. Después de la empachada, hemos puesto rumbo hacia nuestro apartamento con las compras necesarias para vivir como por ejemplo, cereales, leche, zumo, cervezas,... Para cuando hemos llegado a casa hemos perdido hasta el apetito y ahora estamos en la sauna de los apartamentos estos. Ahora esperamos con deseo el dia de mañana, a ver que nos depara el nuevo día.

Aitor